Euskal Jaiko bazkarirako txartelak salgai jarriko dituzte

Ataria 2025eko urriaren 1a

Ostiral arratsaldean eta larunbat goizean jarriko dituzte urriaren 12ko bazkarirako txartelak herriko plazan.

Urriaren 10etik 12ra ospatuko dute Euskal Herriaren lurraldetasuna eta hizkuntza eta kultura, elikadura burujabetza eta euskal pilota ardatz dituen Euskal Jaia Anoetan. Hemezortzigarren aldia da antolatzen dutena eta pilota erdigunean jarrita askotariko egitaraua antolatu dute egunotarako.

Urriaren 12an, besteak beste, bazkaria egingo dute. Piper budina, txekorra eta euskal pastela izango da prestatuko duten menua eta menu begetarianoa ere egongo da (piper budina eta paella). Ostiralean eta larunbatean jarriko dituzte bazkarirako txartelak salgai herriko plazan. Ostiralean, urriaren 3an, 18:30etik 19:30era eta larunbatean, urriaren 4an, 12:30etik 13:30era. Langileek eta erretiratuek 25 euro ordaindu beharko dituzte, begetarianoek 20 euro eta haur eta langabeek, berriz, 15 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!