Herri baratzeak esleitzeko izen ematea zabaldu dute

Ataria 2025eko irailaren 29a

Urriaren 5era arteko epea dute orain arteko erabiltzaileek nahiz berriek izen emateko.

Anoetako Udalak Galbaio eremuan 44 herri baratzeak esleituko ditu. Baratze hauetako bat lortu nahi duenak izena eman beharko du aurrez. Urriaren 5era arteko epea dute erabiltzaileek horretarako.

Herri baratzeetan izena eman beharko dute orain arteko erabiltzaileek nahiz berriek. Eskaera orria beteta eta NANren fotokopia aurkeztu beharko dira udaletxean, 09:00etatik 13:00etara. Erregistro elektroniko bidez ere egin daiteke izen ematea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!