Anoetak bat egin du Aspanogiren "Pankarta ibiltaria" kanpainarekin

Ataria 2025eko irailaren 16a

Herritarrek haur minbiziaren inguruan kontzientzia har dezaten, Aspanogi elkartearen 'Pankarta ibiltaria' kanpainarekin bat egin du Anoetako Udalak.

Iraila Haur Minbiziaren Elkartasun hilabetea da mundu mailan. Urtero bezala, Aspanogik bat egin du Chilhood Cancer Internationalek, Espainiako Niños con cancer federazioak eta Euskadiko Umeekin federazioak abiarazitako kanpainarekin.

Testuinguru honetan, Gipuzkoako hainbat udalerritan, tartean Anoetan, Pankarta ibiltaria kanpaina jarri dute martxan Aspanogitik, gizarteak haur minbiziaren inguruko kontzientzia hartzen laguntzeko. Astebetez, irailaren 9tik 15era bitarte, Anoetako udaletxeko balkoian izan dute urrezko begizta eta logo pirata duen pankarta adierazgarria. 

Modu honetan, Anoetako herria gaixotasun honen inguruan kontzientziatzea da helburua eta hainbat familiak bizi duten egoerari ikusgarritasuna ematea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!