Anoetako udal liburutegiak udako ordutegia du

Ataria 2025eko uztailaren 23a

Abuztuaren 1etik 14ra itxita egongo da eta gainerako egunetan 10:30etik 13:30era egongo da zabalik.

Anoetako udal liburutegia irekita egongo da aurtengo udan. Uztailaren 4tik irailaren 12ra bitartean 10:30etik 13:30era egongo da zabalik. Abuztuaren 1etik 14ra bitartean itxita egongo da eta tarte horretan zerbitzua etenda egongo da.

Erabiltzaileek liburuan maileguan hartu, kontsultak egin edota irakurketa guneaz gozatzeko aukera izango dute. «Udako eskaintzarekin, adin guztietako irakurleek euren gustuetara egokitutako liburuak aurkitu ahal izango dituzte: haur eta gazteentzako ipuin eta eleberri erakargarriak, helduentzako literatura lan berritzaileak, aldizkariak eta bestelako material osagarriak. Uda garai aproposa da istorio berrietan murgiltzeko eta irudimena elikatzeko, eta liburutegiak horretarako gune egokia eskaintzen du: isilunea, lasaitasuna eta kalitatezko edukiak batzen dituen tokia».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!