Txirrindulari bat hil da Anoetan ibilgailu batek harrapatuta

Ataria 2025eko uztailaren 19a

Atzo 20:00 aldera gertatu zen istripua Anoetatik Alkizara doan errepidean. 

Txirrindulari bat hil zen atzo arratsaldean Anoetan ibilgailu batek harrapatuta, GI-3630 errepidean, Alkizarako bidean.

Istripua 20:00 aldera gertatu zen. Ibilgailu batek txirrindularia harrapatu eta zauri larriak eragin zizkion. Bertaratutako osasun-langileek haren bizitza salbatzeko eginahalak alferrikakoak izan ziren eta lekuan bertan baieztatu zuten txirrindulariaren heriotza. 53 urteko zizurkildarra da.

Ertzaintzak zer gertatu den argitzeko ikerketa abiatu du. Zenbait iturrik baieztatu dute gidaria atxilotu zutela bart bide segurtasunaren aurkako delituagatik eta zuhurtziagabekeriazko hilketagatik. Epailearen aurretik pasa zain dago.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!