Anoetako jaiak 2025

Buruhandiek korrika jarri dituzte anoetarrak

Ataria 2025eko ekainaren 21a

Herriko txistulariekin batera, erraldoiak eta buruhandiak izan dituzte goizean. Esku pilota finalak ere jokatu dira, Kuku Elkarteak antolatuta. Arratsaldean eta gauean festak jarraipena izango du.

Gaurko egitaraua:

  • 16:00. Herriko mus txapelketa Alkartasuna tabernan, Ateaga Elkarteak antolatuta. Bikotekide batek gutxienez Anoetan bizi (edo bizi izana) behar du. Izen-ematea doan, 15:30ean bertan.
  • 18:00. Gazteen kalejira.
  • 19:00. Sagardo dastatzea, 
Kuku Elkarteak antolaturik.
  • 21:00. Herri afaria frontoian. Izen-ematea: ekainaren 10era arte udaletxean edo liburutegian. Kuadrilla bakoitzak bere platerak, mahai tresnak, edalontziak eta eskuzapiak eramango ditu. 
Zero Zabor filosofiari jarraituz, saiatu mesedez paperezko edo plastikozko materialak saihesten.
  • 23:00. Gazteen dantza plazan. 
 Ondoren. Zezen suzkoa. 
 Gero. Muxutruk erromeria taldea plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!