Iritsi berriei harrera egiteko gida

Ataria 2025eko ekainaren 18a

Harrera gidaren aurkezpen ekitaldia.

Harrera Gida berritu dute Anoetan. Atzerritar jatorriko pertsonei harrera egiteko protokoloaren barruko ekimena da eta herrian bertan eta eskualde mailan dituzten zerbitzuen berri ematen da.

Duela hamar urteko Harrera Gida berritu dute Anoetan. Atzerritar jatorriko herritarrei herri mailan dituzten baliabide eta zerbitzuak azaltzen dira bertan eta baita eskualde mailan dauden zerbitzuak ere.

Anoetan erroldatzen diren herritar berriekin saioak egiten dituzte urtero eta Harrera Gida berria protokolo horren barruan sartzen da. Ataria-k egin du gida eta lau hizkuntzatan dago: euskara, gaztelania, frantsesa eta portugesa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!