Anoetako jaiak 2025

Aulkirik ez, baina giro ona soberan

Ataria 2025eko ekainaren 14a

Kuadrilla Eguna ospatzen ari dira Anoetan. Bazkaldu eta gero kuadrillen arteko jolasak egin dituzte plazan.

Kuadrilla Eguna dute gaur, Anoetako jaietan. Frontoian bazkaldu dute eta ondoren jolasak egin dituzte plazan, nahiz eta euriak ez duen lagundu. Hamarru elektrotxaranga izango dute gero eta elkarrekin afaldu eta gero, Akerbeltz erromeria taldea izango dute plazan.

Bihar 19:00etan Tio Teronen Semeak taldearen  Haurreskolari ikuskizuna izango dute eta ondoren, taloak dastatzeko aukera izango da Anoetako Talogileen eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!