Anoetako jaiak 2025

Hasi dira Anoetako jaietako ekitaldiak

Ataria 2025eko ekainaren 13a

Asteazkenean, hilak 18, lehertuko da jaien hasiera iragartzeko suziria, baina aurretik ere jai giroa izaten ari da nagusi Anoetan.

Buruhandi arinak egiteko tailerrarekin hasi dira jaietako ekitaldiak Anoetan. Ondoren, Anitz Dantza Taldeak antolatuta, Idiazabal, Zaldibia eta Anoeta bertako dantzari gazteen topaketa izan dute, eta eguna bertso saio batekin amaituko dute.

Asteburuko egitaraua

  • Ekainak 14 LARUNBATA
    Kuadrillen eguna
    • 09:30: Herri krosa haurrentzat plazan, Anoetako Herri Ikastolak eta Anoekate Kirol taldeak antolaturik.
    • 11:00: Helduen krosa, Ivan Torres VIII. memoriala, Anoekate Kirol Taldeak antolaturik.
    • 12:30: Kuadrillen Eguneko txupinazoa.
    • 14:30: Kuadrillen bazkaria frontoian.
    • 16:30: Kuadrillen arteko jolasak.
    • 18:30: Hamarru elektrotxaranga.
    • 21:00: Kuadrillen afaria frontoian.
    • 23:00: Akerbeltz erromeria taldea plazan.
  • Ekainak 15 IGANDEA
    • 19:00: Haurreskolari ikuskizuna,Tio Teronen Semeak taldearen eskutik.
    • Ondoren: Taloak, Anoetako Talogileen eskutik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!