Hizki-marrazki kontakizun marraztuen lehiaketaren sari banaketa egin dute Anoetako herri ikastolan. Udalarekin batera antolatu dute aurten ere lehiaketa eta zortzi mailatako ikasleek hartu dute parte lehiaketan, LH3tik DBH4ra bitartekoek. Maila bakoitzean bi sari banatu dituzte.
- LH3
- Arratoiaren abentura bereziak. Lizar Telletxea Aranburu
- 6 lagunak eskola irteeran. Mae Luluaga Olano eta Jare Iturrioz Larrañaga
- LH4
- Etxe sorgindua. Aminah Estanga Campos eta Uxue Gonzalez Pardavila
- Bidaia espaziora. June Landa ARozena eta Aner Zubeldia Zugasti
- LH5
- 2025-1942. Eider Iglesias Dos Santos eta Nahia Lopez Zabala
- Lagun taldearen abentura. Maddi Uzkudun Noval eta Iraia Zumeta Morea
- LH6
- Bakoitza den bezalakoa ederra da. Laia Urrozola Beldarrain
- Gerrako bakardadea. Itzea Gereta Larreta
- DBH1
- Arakiren egunerokoa. Ur Aristi IMaz
- Basajaun aldatu egin da. Leia Filipe Etxabe
- DBH2
- Josuren beldurra. Eunate Agirre Mujika eta Marta Caballero Cerrato
- Mari Paz Basoan. Iradi Garagarza Garaialde eta Laiene Iturbe Usabiaga
- DBH3
- Argi Izpia. Iune Caballero Perez
- Itsasoaren egunerokoa. Sara Agirre Jauregi eta Matixa Oruesagaste Fernandez
- DBH4
- Iraganean hondoratua. Alize Iraola Arana
- Nire altxorra. Aiora Vallina Agirrezabala
Maite Gurrutxagak, Asier Artolak eta Gorka Salaberriak osatutako epaimahaiak lehiaketara aurkeztutako lan guztietatik bat aukeratu du sari-banaketa ekitaldian Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariak konta dezan eta, aldi berean, Iñaki Martiarena Mattin ilustratzaileak marraz dezan. Beñat Rodriguez Goitia eta Ekhi Gibelalde Egigurenen Zapokeik eta zerrikeik.
Saria jaso duten kontakizunak liburuxka batean bildu dituzte eta ikastolako haurren familia guztiei banatuko zaie. Norbaitek liburuxka eskuratu nahi badu, udaletxera jo dezakeela jakinarazi dute antolatzaileek.
Anoetako Udalaren izenean ekitaldian izan dira Egoitz Luisa alkatea eta Ana Elosegi alkateordea. «Ospatzekoa da herriko eragile batekin, kasu honetan ikastolarekin elkarlanean aritzea», esan du alkateak. Euskara oinarri hartuta sormena lantzeko horrelako proiektu bat garatzearen garrantziaz hitz egin du udalaren izenean lehiaketan parte hartu duten irakasle, epaimahaikide eta antolatzaile guztiak zoriondu ditu. Alkateak ikasleentzat ere izan ditu hitzak: «Segi horrelako ekimenetan parte hartzen. Zorionak denoi».