Anoetako jaiak 2025

Bazkari eta afarietarako izen-emateak zabalik

Ataria 2025eko ekainaren 10a

Ekainaren 21eko afarian, San Joan bezperakoan eta San Joan eguneko jubilatuen bazkarirako izena emateko epea zabaldu dute.

Anoetako jaien barruan ekainaren 21ean, Gazteen egunean egingo den herri afarirako txartelak eskuratzeko aukera dago egunotan.  Izen-emateak ekainaren 16ra arte egin daitezke udaletxean edota kultura@anoeta.eus helbidean.

Bide beretik, San Joan bezperan herriko plazan 20:30ean egingo den herri afarian izena emateko bide bera erabili beharko dute interesa dutenek.

Behin jaiak amaituta, sanjoanak ere ospatuko dituzte Anoetan. Ekainaren 24an, Alkartasuna tabernan jubilatuen bazkaria egingo dute 14:00etan. Ekainaren 16ra arte Alkartasuna tabernan bertan eman beharko da izena.

Anoetan erroldatuta egotea, jubilatu edo pentsioduna izatea eta 65 urtetik gora izatea dira parte hartzeko baldintzak. Ezkontideak ere joan daitezke eta aurretik aipatutako baldintza ez bete arren, lehen joaten zen norbait alargun gelditu bada, hari ere onartuko zaio eskaera. Aurten 85 urte betetzen dutenek doan izango dute bazkaria eta gainerakoek 15 euro ordaindu beharko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!