2025eko Anoetako jaiak: egitaraua

Ataria 2025ko eka. 10a, 19:59

Ekainaren 18an, asteazkena, lehertuko da jaien hasiera iragarriko duen suziria, eta aste horretan izango dira ekitaldi gehienak. Aurreko asteburuan eta San Joan egunaren bueltan ere izango da festarako aukera Anoetan.

EGITARAUA

  • Ekainak 13 OSTIRALA
    • 17:30: Buruhandi arinak egiteko tailerra plazan, HH1 eta LH2 bitarteko haurrentzat.
    • 19:00: Idiazabal, Zaldibia eta Anoetako dantzari gazteen topaketa, Anitz Dantza Taldeak antolatuta.
    • 22:30: Bertso saioa elizan: Maialen Lujanbio Zugasti, Anjel Mari Peñagarikano Labaka, Eneritz Artetxe Eizagirre, Oihana Iguaran Barandiaran eta Joanes Illarregi Marzol. Gai jartzailea: Maddi Sarasola Eizmendi. Laguntzailea: Orbinox.
  • Ekainak 14 LARUNBATA
    Kuadrillen eguna
    • 09:30: Herri krosa haurrentzat plazan, Anoetako Herri Ikastolak eta Anoekate Kirol taldeak antolaturik.
    • 11:00: Helduen krosa, Ivan Torres VIII. memoriala, Anoekate Kirol Taldeak antolaturik.
    • 12:30: Kuadrillen Eguneko txupinazoa.
    • 14:30: Kuadrillen bazkaria frontoian.
    • 16:30: Kuadrillen arteko jolasak.
    • 18:30: Hamarru elektrotxaranga.
    • 21:00: Kuadrillen afaria frontoian.
    • 23:00: Akerbeltz erromeria taldea plazan.
  • Ekainak 15 IGANDEA
    • 19:00: Haurreskolari ikuskizuna,Tio Teronen Semeak taldearen eskutik.
    • Ondoren: Taloak, Anoetako Talogileen eskutik.
  • Ekainak 18 ASTEAZKENA
    • 19:00: Herriko txalapartariek kukuaren etorrera iragarriko dute plazan.
    • Ondoren: Txupinazoa, kukuaren jaitsiera kanpai hotsekin eta haur danborrada, Loatzoko txarangarekin. Pregoilaria: Anitz Dantza Taldea.
    • 20:00: Sardina jatea plazan, Kuku Elkarteak antolaturik eta Loatzoko trikitilariek alaiturik.
    • 21:00: Iratzar erromeria taldea plazan.
  • Ekainak 19 OSTEGUNA
    Korputs eguna. Ume eta mozorro eguna. (Egun honetan barraken prezioa merkeagoa)
    • 10:30-13:30: Haur parkea eta apar festa, plazan. 
    • 17:00: Haur ikuskizuna plazan: “Garbijai!” Eidabe Konpainia.
    • 19:00: Anoetako buruhandi-erraldoien eta Irurako erraldoien kalejira Anoetako txistulari taldearekin. Ekarri zure buruarinak ere!
    • 21.00: Saiheski jatea plazan, Anoetako eragileek antolaturik.
    • 23:00: Alarma Morea eta Modus Operandi musika taldeak plazan.
  • Ekainak 20 OSTIRALA
    • 11:00: Zatoz patata tortillak egitera plazara! Amaitzean, patata tortillak dastatuko dira partaide guztien artean.
    • 17:00: Haur ikuskizuna plazan: “Mugitu zaitez!”, Txulalai konpainia.
    • 19:00: Buruhandi eta erraldoien kalejira, herriko txistulari taldearekin.
    • 23:30: Sukena eta Odei Barroso musika taldeak plazan. 
  • Ekainak 21 LARUNBATA
    Gazteen eguna
    • 10:00: XXVI. Esku Pilota Herri Txapelketa, haurrak, finalak, Kuku Pilota Elkarteak antolaturik.
    • 13:00: Buruhandi eta erraldoien kalejira, herriko txistulari taldearekin.
    • 16:00: Herriko mus txapelketa Alkartasuna tabernan, Ateaga Elkarteak antolatuta. Bikotekide batek gutxienez Anoetan bizi (edo bizi izana) behar du. Izen-ematea doan, 15:30ean bertan.
    • 18:00: Gazteen kalejira.
    • 19:00: Sagardo dastatzea, Kuku Elkarteak antolaturik.
    • 21:00: Herri afaria frontoian. Izen-ematea: ekainaren 10era arte udaletxean edo liburutegian. Kuadrilla bakoitzak bere platerak, mahai tresnak, edalontziak eta eskuzapiak eramango ditu. Zero Zabor filosofiari jarraituz, saiatu mesedez paperezko edo plastikozko materialak saihesten.
    • 23:00: Gazteen dantza plazan.
    • Ondoren: Zezen suzkoa.
    • Gero: Muxutruk erromeria taldea plazan.
  • Ekainak 22 IGANDEA
    • 11:00: Herri kirol parke tematikoa haurrentzat plazan, Kulki taldearekin.
    • 12:00: XXXII. Pala Txapelketako finalak frontoian, Kuku Pilota Elkarteak antolaturik.
    • 13:00: Buruhandi eta erraldoien kalejira, herriko txistulari taldearekin.
    • 18:00: Leinu zirko ikuskizuna plazan, Berdinki konpainia.
    • Ondoren: Kalakan taldea plazan.
    • 21:00: Kukuaren igoera kanpandorrera.
  • Ekainak 23 ASTELEHENA
    San Joan bezpera
    • 18:00: Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulari taldearekin.
    • 20:30: Herri afaria plazan. Izen-ematea: Ekainaren 10era arte udaletxean edo liburutegian. Kuadrilla bakoitzak bere platerak, mahai tresnak, edalontziak eta eskuzapiak eramango ditu. Zero Zabor filosofiari jarraituz, saiatu mesedez paperezko edo plastikozko materialak saihesten.
    • 22:15: Herriko txalapartariek San Joan bezperako suaren jaia iragarriko dute.
    • Ondoren: Festa suaren inguruan, aho-soinuarekin.  
  • Ekainak 24 ASTEARTEA
    San Joan eguna. Jubilatuen eguna 
    • 12:00: Meza, jubilatuei eskainia. Meza eta gero, Anitz Dantza taldeko dantzariek agurra dantzatuko dute herriko jubilatuen omenez.
    • 14:00: Herriko jubilatu eta pentsiodunen bazkaria eta dantzaldia Alkartasuna tabernan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!