Anoeta FTko gazte mailako taldeak ohorezko mailara igo nahi du bihar

Ataria 2025eko maiatzaren 31

Goiz osoko festa antolatu dute Abraham Olano kiroldegian bihar. Igoera hiru talderen artean jokatuko dute.

Anoeta FT areto futboleko gazte mailako taldeak ohorezko mailan jokatzeko txartela lortu dezake, bihar, etxean. Hiru talderen artean jokatuko dute igoera, Abraham Olano kiroldegian. Gipuzkoako txapeldun bezala ariko da Anoeta FT, Bizkaiko txapeldun bezala Santutxu eta Arabako txapeldun bezala Corazonistas de Vitoria. Hiru taldeek elkarren aurka partidak jokatuko dituzte, beraz, guztira hiru neurketa ikusteko aukera izango da.

Igoera fasea jokatuko dela aprobetxatuz, hainbat ekitaldi egingo dira goizean zehar, partiden arteko atseden tarteak aprobetxatuz.

Egitaraua

  • 10:20. Zuzeneko kontzertua, 'Zurekin batera' abestia.
  • 10:30. Lehen partida. Anoeta FT vs. Corazonistas de Vitoria.
  • 11:10. Umeentzat jolasak eta sariak irabazlearentzat.
  • 11:30. Bigarren partida. Santutxu vs. lehen partidako galtzailea.
  • 12:10. AFT Zestaren zozketa.
  • 12:30. Hirugarren partida. Santutxu vs. Lehen partidako irabazlea.
  • 13:10. Jokalariei sari banaketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!