Urtean zehar ikasitakoa erakusteko unea

Ataria 2025eko maiatzaren 31

Anitz eguna ari dira ospatzen Anoetan. 150 dantzari inguru ari dira parte hartzen. Goizean 5 eta 11 urte bitarteko gaztetxoak aritu dira dantzan, eta 19:00etan 12 urtetik gorakoen txanda izango da.

Ikusmin handia sortu du herrian dantzarien emanaldiak, eta horren seinale, herriko plaza jendez bete da. Beraz, giro ederra izan da eguerdian Anoetan.

Anitz dantza taldeko kideentzat, berriz, egun handia da gaurkoa. Izan ere, urtean zehar ikasitakoa jendaurrean erakusteko aukera dute. Hala, eguerdian 80 gaztetxo inguruk hartu dute plaza euren dantzekin, eta egindako lan ona txalo zaparradarekin eskertu dute bertaratu diren herritarrek emanaldiaren bukaeran. Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, 12 urtetik gorakoen txanda izango da. 77 dantzari ariko dira dantzan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!