Eskola Agenda 2030eko bilera udaletxean

Ataria 2025eko maiatzaren 28a

Mugikortasun jasangarria da aurten landu duten gaia ikasleek eta udal ordezkariekin partekatu zuten astelehenean.

Astelehenean egin zuten 2024-2025 ikasturteko Eskola Agendako bilera. Bertan Anoetako Herri Ikastolako ikasleak eta udaleko ordezkariak bildu ziren eta ikasleek proposatzen dituzten ekintzak eta analisiak elkarbanatu zituzten udalarekin.

Bi urteko prozesuak izaten dira eta aurtengoan Garapen Jasangarrirako (GJH) 11. Helburua izan dute abiapuntua ikasleek: hiri eta komunitate iraunkorrak, eta gehiago zehazte aldera, mugikortasun jasangarria izan da eskualdeko ikastetxe guztietan landu duten gaia. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!