Auzolana egin dute ibilbideak egokitzeko

Ataria 2025eko maiatzaren 20a

Aurki herritarrentzako eta bisitarientzako prestatutako bi ibilbideak aurkeztuko ditu udalak.

San Isidro eguna zela eta, maiatzaren 17an auzolan eguna ospatu zuten Anoetan. Ekimen horren barruan, bi ibilbide garbitu eta seinaleztatu zituen udalak, herritarren lankidetza eta inplikazioari esker.

Hurrengo egunetan, aipatutako bi ibilbideen inguruko informazio zehatzagoa emango du udalak; ibilbideak bisitariek eta herritarrek herriko bazter ederrez modu egoki eta seguruagoan gozatzeko aukera izan dezaten sortuko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!