Galdu & Aurkitutako gauzen gunea zabaldu dute udaleko webgunean

Ataria 2025eko maiatzaren 28a

Anoetako Udalak herritarren artean elkarlana eta ardurazko jarrera sustatzeko jarri du martxan zerbitzua.

Anoetako webguneak atal berria du: Galdu & Aurkitutako gauzen gunea. Atal berrian, galdu edo aurkitutako objektuen argazkiak eta deskribapenak aurki daitezke. Objektu horiek guztiak Anoetako Udalean gordeta daude, eta arrazoizko denbora bat igarotzean, jabeek ez badituzte berreskuratzen, haiei bigarren bizitza emateko ahalegina egingo da edo hondakin gisara tratatuko dira.

Herritarrek astelehenetik ostiralera, udal ordutegian, udaletxera bertaratu beharko dute galdutako objektuak berreskuratzeko edo aurkitutakoak entregatzeko. Zerbitzu honen bidez, Anoetako Udalak herritarren artean elkarlana eta ardurazko jarrera sustatu nahi ditu, herriko ondasunen zaintza eta berreskurapena erraztuz.

Hemen kontsultatu daiteke webgunea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!