Hondakinen kudeaketa arduratsua egiteagatik hobaria jasoko dute 339 etxebizitzek

Ataria 2025eko maiatzaren 28a

Sarraila elektronikoaren sistemarekin proiektuan parte hartu duten etxebizitzen % 92,3k baldintzak bete dituzte hobaria jasotzeko. % 10eko deskontua egingo diete hondakinen tasan.

Anoetako 339 etxebizitzek % 10eko hobaria jaso dute 2025eko lehen hiruhilekoko hondakinen tasan, auto-konposta edo auzo-konposta proiektuetan parte hartzeagatik. Sarraila elektronikoaren sistemari esker, proiektuan izena emandako 367 etxebizitzetatik zenbatek parte hartu duten egiaztatu ahal izan du udalak, eta horietatik 339k baldintzak bete dituztela baieztatu du.

Hobaria aplikatuta, parte hartzaileek guztira 38.385 euroko tasa ordaindu dute, aurreikusitakoa baino gutxiago, konpostajea bezalako praktika jasangarriak bultzatu dituztelako.

Anoetako Udalak azpimarratu du halako ekimenek herritarren «konpromisoa eta jarrera arduratsua» eskatzen dutela, eta nabarmendu hondakinen kudeaketa egokia «ezinbestekoa» dela bai ingurumenaren zaintzarako, bai klima larrialdiaren aurrean ekarpen eraginkorra egiteko. «Herria garbi eta txukun mantentzeko funtsezkoa da auzotarrek duten inplikazioa», gaineratu dute udal ordezkariek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!