Treba Nerabeak ekimenaren barruan, 12 eta 16 urte arteko gazteentzat tailerra egingo dute Anoetan. Maiatzaren 5ean izango da gela balioanitzean, 17:30etik 19:30era. Ongizate emozionalari buruz ariko dira saio horretan.
Doakoa izango da tailerra baina aldez aurretik eman beharko da izena: 688 761 343 edo gazteria@anoeta.eus helbidean.