Gizonentzako tailerra antolatu dute Anoetan

Ataria 2025eko apirilaren 19a

Maiatzaren 10ean, larunbata, 10:00etatik 13:30era eskainiko da gizontasun ereduari buruz hausnartzeko saioa; parte hartu nahi dutenek maiatzaren 7a baino lehen eman beharko dute izena.

Anoetako Udalak gizonentzat tailerra antolatu du maiatzaren 10erako. Gizontasunak desmuntatzen: indarkeriatik aukera feministetara izenburua eramango du eta gela balio anitzeko gelan eskainiko dute maiatzaren 10ean, 10:00etatik 13:30era.

Eihera, eraldaketa feminista eta LGTBI+ prozesu propioak diseinatu, garatu eta ahalbidetzen dituen kooperatibak eskainiko du saioa. Izen emateak maiatzaren 7ra arte egin daitezke Anoetako udaletxean edota parekidetasuna@anoeta.eus helbidean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!