Ongizate emozionalaren inguruko saioa egingo dute Anoetan

Ataria 2025eko apirilaren 8a

12 eta 16 urte arteko gazteek parte hartu ahal izango dute maiatzaren 5eko saioan.

Treba nerabeak ekimenaren barruan ongizate emozionalaren inguruko saioa eskainiko dute Anoetan maiatzaren 5ean. Askotariko erabilerako gelan egingo da saioa 17:30etik 19:30era.

Doakoa izango da parte hartzea eta 12 eta 16 urte arteko gazteek aurrez izena eman beharko dute 688 761 343 telefonoan edo gazteria@anoeta.eus posta elektronikoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!