Ongizate emozionalaren eta autozainketaren inguruko eskola jarriko dute martxan

Ataria 2025eko apirilaren 3a

Zumarragan Garmendiak eskainitako saioetako bat

Saioa Garmendiak gidatuko du saioa eta aurrez eman beharko da izena udaletxean edota parekidetasuna@anoeta.eus helbidean.

Ahalduntze eskola jarriko dute martxan Anoetan, ongizate emozionala eta autozainketa ardatz hartuta. Saioa Garmendiak gidatuko du saioa. Norbere burua behatzen eta hobeto ezagutzen ikasteko gune bat eta barruko korapiloak askatzeko tresnak eskainiko dituzte; autoestimua hobetzeko, estresa kontrolatzeko eta ongizatea lortzeko autozaintza estrategiak lantzen arituko dira parte hartzaileak.

Maiatzaren 6an, 13an eta 20an eta ekainaren 3an eskainiko dira saioak, astearteetan, 18:00etatik 20:00etara.

Parte hartzeko aurrez eman behar da izena, apirilaren 11 baino lehen, udaletxean edo parekidetasuna@anoeta.eus helbidean. Bost euroko matrikula ordaindu beharko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!