Anoetako liburutegia itxita egongo da astelehenetik aurrera

Ataria 2025eko apirilaren 3a

Liburuzain berria lanean hasi bitartean izango dute itxita. Maileguan hartutako liburuak, ahal dela, ostirala baino lehen itzultzeko eskaera luzatu du udalak.

Anoetako liburutegia apirilaren 7tik aurrera itxita egongo da. Anoetako Udalak jakinarazi duenez, liburuzain berria lanean hasi arte mantenduko da itxita.

Anoetako Udalak eskatu du erabiltzaileek itzultzeko moduan dauzkaten liburuak ostirala baino lehen itzultzeko. Bere aldetik, orain arteko liburuzainak eskerrak eman ditu urtebete honetan Anoetako herria n jaso duen tratuagatik: «Oso gustura sentitu naiz eta gauza berri asko egiteko tartea izan dut. Mila esker horren ongi zaindu izanagatik».

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!