Familia barruko komunikazioaren inguruko hitzaldia antolatu dute

Ataria 2025eko martxoaren 6a

Guraso eta seme-alaben arteko harremanak eta komunikazioa hobetzeko zenbait gako emango dituzte martxoaren 11ko hitzaldian. Gurasoei zuzendutakoa izango da.

Anoetako Udalak Gaztematika eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria sailarekin elkarlanean Treba Gurasoak ekimenaren barruan hitzaldia antolatu du martxoaren 11n. Familia barruko komunikazioa izango du hizpide Leyre Cano trebatzaileak eta guraso eta seme-alaben arteko harremanak eta komunikazioa hobetzeko zenbait gako emango ditu.

Haurren eta nerabeen gurasoentzako pentsatutako hitzaldia izango da eta, martxoaren 11n, 17:30ean hasiko da Anoetako udaletxeko pleno aretoan. Doako hitzaldia da, baina parte hartzeko aurrez eman beharko da izena: 688 761 343 telefonoan edota gazteria@anoeta.eus helbidean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!