Intza Egiguren, Realean 2028 urtera arte

Ataria 2025eko otsailaren 5a

Intza Egiguren, Garbiñe Etxeberria Realeko emakumezkoen futbolaren arduradunarekin. REAL SOCIEDAD

Futbolari anoetarrak hitzarmena berritu du talde txuri-urdinarekin, eta lehen taldearen dinamikan sartu da.

Intza Egiguren futbolari anoetarrak 2028 bitarteko hitzarmena sinatu du Realarekin, eta lehen taldearen dinamikan sartu da. Modu horretan talde txuri-urdinak harrobiko filosofiaren aldeko apustua egiten jarraitzen duela azaldu du, «etxeko jendeari aukera emanez». Egiguren, bigarren taldeko jokalaria, lehen taldeko dinamikan egongo da harrobiko taldearekin ere jokatzeko aukera izango duelarik. Realak bere aldeko apustua egin nahi du «etorkizuneko proiektu» gisa.

Anoetakoak aurten egin du debuta lehen taldearekin, FC Barcelona taldearen aurkako neurketan, hain zuzen. Harrobiko jokalaria protagonista izan da bigarren taldean liga nazionaleko jokalari garrantzitsuenetariko bat izan delarik. Egigurenek 27 zenbakiarekin jokatzen jarraituko du lehen taldean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!