Santa Ageda bezperan kantari ateratzeko deia luzatu dute

Ataria 2025eko urtarrilaren 29a

Santa Ageda bezperan 15:30ean egin dute hitzordua Gaztelekuan baserriz baserri kantari ateratzeko.

Santa Ageda bezpera ospatuko dute otsailaren 4an Anoetan. Kukuak Kantuz taldekoak aterako dira kantari herritarrekin batera.

Gaztelekuan egingo dute hitzordua 15:30ean elkarrekin baserriz baserri joateko. Ondoren herriko kaleetan abestuko dute.

Eguna prestatzen joateko ostegunean, urtarrilaren 30ean, entsegua egingo dute 19:00etan Gaztelekuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!