Kiroldegiko instalazio fotovoltaikorako laguntza jaso du udalak

Ataria 2025eko urtarrilaren 20a

Gipuzkoako Foru Aldundiko Trantsizio Ekologikoko sailetik jaso du aldeko ebazpena.

Anoetako Udalak 18.830 euroko laguntza jaso du Abraham Olano kiroldegiko teilatuan jarritako instalazio fotovoltaiko berria finantzatzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Trantsizio Ekologikoko sailetik aldeko ebazpena jaso du orain udalak, hasiera batean diru laguntza honetatik kanpo geratu bazen ere.

Anoetako Udalak jakinarazi du jarraituko duela aukera, onura eta laguntzak kudeatuz «herria eta herritarren zerbitzuak hobetzeko».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!