Klimaterioaren inguruko ikastaroa eskainiko dute Anoetan

Ataria 2025eko urtarrilaren 14a

Urtarrilaren 15era arte eman daiteke izena liburutegian edota parekidetasuna@anoeta.eus helbidean.

Anoetako Udalak klimaterioaren inguruko ikastaroa antolatu du Sexuneko Elene Jimenez sexologoaren eskutik. Ematen diren aldaketa fisikoetatik harago doan garaia da menopausia eta horren inguruan ariko dira ikastaroan: nahiak, gogoak egitasmoak eta harremanak. Jendarteko espektatibak, diskurtsoak eta bizipen askotarikoak ezagutu, partekatu, onartu eta gogoeta egiteko aukera izango da saioetan. Azaldu dutenez, zailtasunak kudeatzeko eta hobeto bizitzeko gunea izango da ikastaroa.

Ostegunetan izango dira saioak 18:00etatik 20:00etara; urtarrilaren 16 eta 30an; otsailaren 6 eta 20an; martxoaren 13an; eta apirilaren 3 eta 10an.

Parte hartzeko bost euro ordaindu beharko dira eta izen emateak liburutegian egin beharko dira urtarrilaren 15a baino lehen. Bestela parekidetasuna@anoeta.eus helbidera idatzita ere egin daitezke izen emateak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!