Giltza elektronikoa jartzen hasi dira auzokonpostaje guneetan

Ataria 2025eko urtarrilaren 14a

Giltzarrapo elektronikoa irekitzeko giltza eskuratu ez dutenek, udaletxean izango dute horretarako aukera.

Giltzarrapo elektronikoak jarri dituzte Anoetako plaza, Errotaldea, Lasarbe 5 eta Edurka eremuetako auzokonpostaje guneetan. Udalak jakinarazi duenez, epe laburrean jarriko dira kandaduak gainerako guneetan. Giltzarrapo elektronikoa irekitzeko giltza eskuratu ez duenak udaletxean eman beharko du izena.

Auzokonpostaje guneen erabilerarako irizpideak zehazten dituen orria Eguberrien aurretik helarazi zuten etxe guztietara. Hala ere, kezka edo zalantzaren bat duenak ingurumena@anoeta.eus helbidera idatzi dezakeela jakinarazi dute udal arduradunek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!