Aurkeztu dute 2025eko Anoetako egutegia

Ataria 2024ko abenduaren 26a

Egutegia herriko etxe guztietara banatu dute; Orreaga Aranburu herritarrak lortu du Errigorako saskia eta bereak dira egutegian agertzen diren hiru argazki.

Aurkeztu dute Anoetako Udalak urtero prestatzen duen egutegia. Argazki lehiaketan parte hartzen dutenen ekarpenekin osatzen dute egutegia eta argazkiak bidali dituztenen artean Nafarroako hainbat produktuz osatutako Errigorako saskia zozkatzen dute. Aurten, irabazlea, Orreaga Aranburu herritarra izan da.

Aranbururenak dira, hain zuzen, egutegian ageri diren hiru argazki: azalekoa; maiatza-ekainekoa; eta uztaila-abuztukoa. Egutegia banatu dute, dagoeneko, herriko etxe guztietara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!