Anoetako Kuku elkarteko Aratz eta Alain Luisa Urkola anaiek 25-24 irabazi zieten Euskal Jolas elkarteko Aitor Barinagarrementeria Garateri eta Xabier Berasaluze Egidazuri asteburuan jokatutako finala. Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketaren barruan, gomazko paletako nagusien 3. mailako txapela jantzi dute Kuku elkartekoek.