Gabonetako Gehigarria 2024

Gurdiko produktu saskia

Ataria 2024ko abenduaren 14a

Gabonetako eskaintza berezi batekin dator Gurdi EHNELUR denda. Orain, norberak bere saskia sortzeko aukera izango du.

Horretarako, erosle bakoitzak dendako produktu gustukoenak aukeratu beharko ditu soilik, eta ondoren dendako langileek osatuko dute saskia. Sorta biltzeko formatua aukeratutako produktuen araberakoa izango da. Baserritarrengandik eta baserritarrentzat sortutako denda da Gurdi, eta bere egiteko nagusia lehenengo sektorea bermatu eta mantentzea da. Horregatik, baserrirako produktuetan —abeltzaintza, lorezaintza, baratzea edota ekoizpen ekologikoa— espezializatuak dauden arren, edozein etxetan beharrezkoak diren produktuak ere aurkitu daitezke bertan.



ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!