Euskararen Eguna 2024

Euskararen eguna ospatzen hasi dira Anoetan

Ataria 2024ko azaroaren 30a

Haurrentzako jolasak, txokolatada eta kontzertuak izango dira arratsaldean zehar Anoetako plazan.

Anoetan Euskararen eguna ospatzen hasi dira herriko gaztetxoak. Ikastolako euskara elkarteak antolatu ditu jolasak herriko plazan eta taldetan banatuta aritu dira umeak jolasean. Elkartasuna adierazteko aukera ere izango dute bertaratutakoek, txokolatada egingo baitute Arberoako ikastolaren alde. Joan den urrian sutea izan zen Nafarroa Behereko ikastola horretan eta laguntza eske ari dira ordutik. Anoetatik euren hondar aletxoa jarriko dute, Euskararen egunaren harira antolatutako ekitaldian.

Arratsaldea amaitzeko, Radio Revelde Covers taldearen kontzertua izango da Zimiterioan.

 

 

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!