Harrera saioa egin dute Anoetan

Ataria 2024ko azaroaren 15a

Asteartean harrera saioa egin zuten Anoetako udaletxean, herrira etorri berri direnentzat.

Herriko eta eskualdeko informazio interesgarria emateaz gain, aurrez aurre elkar ezagutzeko aukera izan zuten astearteko saioan. Urtean bitan egiten dituzte horrelako harrera bilerak, maiatzean eta azaroan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!