Anoetako Udalaren webgune berria martxan da

Ataria 2024ko urriaren 10a

Herritarrei eman beharreko zerbitzuak eta informazioa ahalik eta modu praktikoenean emateko antolatu dute orrialde berria.

Anoetako Udalak abian jarri du webgune berria. Herriko albisteak, berrikuntzak, ekimenak,, hitzorduak, zein administrazioko dokumentuak modu praktiko eta erakargarri batean erakustea du helburu orrialdeak.

Azken hilabeteak webgune berria elikatzen eman ditu udalak. Arduradunek aipatu duenez, orrialde berria «dinamikoa» izango da eta beharren arabera egokitzen joango da, «beti ere, herritarrei eman beharreko zerbitzuak eta informazioa ahalik eta modu praktikoenean emateko».

Arazo teknikoak hasieran ohikoak izaten direla jakitun dira udal ordezkariak, eta webgune berria ahalik eta modu egokienean martxan jartzen saiatuko direla aipatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!