Udal egutegirako argazkiak biltzen ari dira

Ataria 2024ko urriaren 9a

Urriaren 27a baino lehen bidali beharko dira argazkiak posta elektronikoz euskara@anoeta.eus helbidera.

Anoetako Udala udal egutegia osatzeko argazkiak biltzen ari da. Argazkiek lotura eduki behar dute Anoetako txokoren batekin edo Anoetan egindako ekitaldiren batekin. Posta elektronikoz bidali beharko dira argazkiak euskara@anoeta.eus helbidera eta urriaren 27a izango da horretarako azken eguna.

Pertsona bakoitzak hiru argazki aurkez ditzake gehienez, kalitate onean eta jpg formatuan. Horizontalak izan beharko dute.

Argazkiarekin batera datu hauek azaldu beharko dira: izen-abizenak, egilearen telefono zenbakia eta azalpen bat argazkian Anoetako zein txoko edo ekitaldi agertzen den esanez. Jasotako argazki guztien artean udalak zazpi aukeratuko ditu eta partaide guztien artean saski eder bat zozkatuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!