Bazkarirako txartelak salgai jarriko dituzte ostiral eta larunbatean

Ataria 2024ko irailaren 30a

Urriaren 12 eta 13an egingo dute XVII. Euskal Jaia Anoetan. Herri bazkarirako txartelak jarriko dituzte salgai aste honetan.

XVII. Euskal Jaia egingo dute Anoetan urriaren 12-13 asteburuan. Tartean bazkaria egingo dute. Barazki kitxea, txekorra eta euskal pastela izango dira menuaren osagaiak eta menu begetarianoa ere egongo da aukeran, barazki kitxea eta paella, alegia. Langileek eta erretiratuek 22 euro, langabeek eta begetarianoek 15 euro, eta haurrek 12 euro ordaindu beharko dituzte.

Bazkarirako txartelak salgai jarriko dituzte ostiral honetan herriko plazan 18:30etik 19:30era eta larunbatean, toki berean, 12:30etik 13:30era.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!