Ahalduntze eskolaren barruan biodantza tailerra eskainiko dute bi astez behin Anoetan, asteartetan 18:45etik 20:15era. Urriaren 1ean hasiko dira eskolak eta abendura arte luzatuko da.
Oskia Kalixtok gidatuko ditu saioak eta bizitzaren dantza lantzea, gorputzaren barnealdeko sentimenduak kanporatzea eta ongizatea bilatu eta gune segurua lortzea izango dira ikastaroaren helburuak.
Irailaren 27ra arte eman daiteke izena udaletxean 5 euro ordainduta. Informazio gehiago emango dute parekidetasuna@anoeta.eus helbidean.