Irakinek sukaldaritza lantegiak emango ditu

Ataria 2024ko irailaren 5a

Datorren astean doako lantegiak izango dira obradorean eta urritik ekainera bitartean eskolak eskainiko zaizkie LH1etik DBH1era bitarteko gaztetxoei.

Anoetako Udalak lagunduta Irakin obradoreak eskolak eskainiko ditu 2024-2025 ikasturtean.

Irailean, doako lantegiak izango dira haur eta gazteentzako. Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena.

  • LH1 - Irailak 11, 15:30 -17:00
  • LH2 - Irailak 12, 15:30 -17:00
  • LH3 - Irailak 16, 15:30 -17:00
    LH4 - Irailak 18, 15:30 -17:00
  • LH5-6 - Irailak 23 17:15 - 18:45
  • DBH1 - Irailak 26 17:15 - 18:45

Urritik ekainera bitartean, berriz, gaztetxoentzako saioak egingo dira. 11 eskola jasoko dituzte urtean eta 75 euroko prezioa izango du matrikulak. Horretarako azken eguna, irailaren 20a izango da, eta Irakin obradorearen sare sozialetan eta saltokian bertan egin daiteke. 677 413 476 telefono zenbakian izango dute interesatuek informazio gehiago.

  • LH1 - Osteguna 17:15 - 18:45
  • LH2 - Ostirala 13:30 - 14:50
  • LH3 - Ostirala 13:30 -14:50
  • LH4 - Osteguna 13:30 -14:50
  • LH5-6 - Astelehena 17:15 - 18:45
  • DBH1 - Astelehena 17:15 - 18:45

Irakin eskolak, urte osoan zehar, gazte, nerabe, heldu eta jubilatuentzat ekintza ezberdinak antolatuko ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!