Anoetako kiroldegiko ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute

Ataria 2024ko irailaren 4a

Heldu eta haurrentzako hiruhileko ikastaroak antolatu dituzte. 20 plaza onartuko dira gehienez ikastaro bakoitzean. 

Urrian abiatuko dira Anoetako Abraham Olano kiroldegiko ikastaroak. 20 plaza onartuko dira gehienez ikastaro bakoitzean.

Anoetan erroldatutakoek irailaren 7ra arte eman beharko dute izena, abonatuek irailaren 9tik 14ra eta gainerako guztiek irailaren 16tik 21era, (nahiz eta anoetarrek izango duten lehentasuna). Familia ugari, langabetu, gazte txartela dutenek, jubilatu, pentsiodun eta abonatuek %25eko hobaria izango dute prezioan, dagokion agiria aurkeztuz gero.

  • Helduen hiruhileko ikastaroak
    • Tonifikazioa. (Hiru hilabeteak 100 euro)
      • AL-AZ 18:15 - 19:15.
      • AL-AZ 17:10 - 18:10
      • AR-OG 09:10 -10:10
    • Cycling (Hiru hilabeteak 100 euro)
      • AR-OR 10:15 - 11:15
    • Crosstraining (Hiru hilabeteak 100 euro)
      • AR-OG 18:15 - 19:15
      • AR-OG 19:30 - 20:30
    • Zumba (Hiru hilabeteak 100 euro)
      • ALAZ 19:30 - 20:30
    • Hirugarren adina (Hiru hilabeteak 90 euro)
      • AL-AZ 10:15 - 11:15
  • Haurren hiruhileko ikastaroak
    • Ritmika (Hiru hilabeteak 45 euro)
      • OG 18:30 - 19:30

Yoga ikastaroa Anoetan

Bide batez, Anoetako Udalak urriaren 2tik abenduaren 20ra yoga ikastaroa antolatu du kulturguneko balio anitzeko gelan, liburutegi ondoan. Asteazkenetan izango dira saioak honako ordutegietan: 09:30 -11:00; 11:00 - 12:30; 17:00 - 18:30; edo 18:30 - 20:00.

Irailaren 13ra arte liburutegian egin beharko da izena edota bestela, e-mailez kultura@anoeta.eus helbidera idatzita.

Ikastaroaren prezioa 80 eurokoa izango da eta hobariak izango dira familia ugari, gazte, langabetu, ikasle eta pentsiodunentzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!