Manex Olaiz eta Oier Mitxelena izan dira azkarrenak

Leyre Carrasco 2024ko uztailaren 21a

Almitza Sega Elkarteak antolatuta, Gazteen II. Sega Sail Lehiaketa izan da jokoan Anoetan. Segalariak bikoteka aritu dira, eta 19 minutu eta 15 segundoko denborarekin amaitu dituzte lanak Manex Olaiz eta Oier Mitxelena segalariek.

Sei gizonezko segalari gazte aritu dira lehian eguerdian jokatu den Gazteen II. Sega Sail Lehiaketan. Anoetan jokatuko da, zehazki Anoetatik Villabonara doan oinezkoen bidean. Segalariak bikoteka aritu dira eta bikote bakoitzak 600 metro koadro moztu behar izan ditu ahalik eta azkarren, baina txukuntasunari eutsita. Horretan azkarrenak izan dira Manex Olaiz eta Oier Mitxelena, 19 minutu eta 15 segundorekin amaitu baitituzte lanak.

Irabazleek atzetik izan dituzte Iñigo Etxabe belauntzarra eta Josu Mendizabal. Hauek 21 minutu eta 25 segundo behar izan dituzte lanak amaitzeko. Azkenak, berriz, Amaiur Arrospide leaburuarra eta Gorka Bildarratz tolosarra izan dira, 24 minutu eta 25 segundoko denborarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!