Parke osasuntsua eraiki dute

Ataria 2024ko uztailaren 16a

Iturtxulo 2 eta 4 eraikinen arteko gunean eraiki dute parkea eta sei ariketa tresnaz osatuta dago.

Anoetako Udalak parke osasuntsua eraiki du Iturtxulo kaleko 2 eta 4 eraikinen arteko gunean. Parke honetako tresnen bidez ariketa fisikoa egiteko erraztasunak jarri nahi dituzte. 

Neurtutako eta bakoitzaren ahalen araberako kirolaren bidez zahartze osasuntsua bultzatzea garrantzitsua dela uste du Anoetako Udalak, eta are gehiago, aire librean eta lagunartean egiten bada. Aurrerantzean gune hau elkartzeko, elkarri zaintzeko eta ariketa osasuntsuak egiteko eremua izango dela ziurtatu du udalak. Sei ariketa tresnaz osatuta dago parke osasuntsua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!