Herri sarrerako bidegurutzeko lanak hasiko dituzte

Ataria 2024ko uztailaren 9a

Lanak 10 aste irautea aurreikusten dute. Elkargunea hobetzeko obrak izango dira.

Anoetako herri sarrerako bidegurutzea, GI-3650 eta GI-3660 errepideen arteko elkargunea hobetzeko lanak ofizialki gaur hasiko dira.

Eremua seinaleztatzen hasi ziren atzo obraren arduradunak. Proiektu honen prestaketa eta obraren exekuzioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardura da, errepidea bere jabetzakoa baita.

Exekuzio epea 10 astekoa izatea aurreikusten dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!