Anoetako Udalak herriko gazte batek jasandako eraso homofoboa salatu du

Ataria 2024ko ekainaren 30a

Anoetako Udalak jakinarazi duenez, gazte anoetar batek eraso homofobo bat jasan zuen pasa den ostiralean, Bilbon, Bihar arratsalderako Adi ta So! mahaia deitu du. 

Udala gaztearekin jarri da harremanetan eta babesa eskaintzeaz gain, bere esku dituen bitarteko guztiak eskaini dizkio. Bihar arratsalderako Adi ta So! mahaia deitu du egoera honen aurrean erantzun bateratu bat emateko. "Anoetako Udalak eraso honen aurrean bere gaitzespen irmoa adierazten du eta norberak sexualitatea aske bizi ahal izateko lanean jarraituko duela ziurtatzen du", esan du. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!