Datorren ikasturterako ikastaroetan izen emateko epea zabaldu dute

Ataria 2024ko ekainaren 25a

Ixabel Agirresarobe Hizki Marrazki lehiaketako sari banaketa ekitaldian.

Datorren ikasturtean LH 1. eta 5. maila bitarteko ikasleentzat izango dira ikastaroan eta izena ekainaren 28a baino lehen eman beharko da udalean.

Anoetako Udalak 2024-2025 ikasturteko ikastaroetan izen emateko epea zabaldu du. Interesatuek ekainaren 28a baino lehen eman beharko dute izena, Anoeta.eus webgunean topatuko duten formularioa beteta.

Gaztetxoentzat bideratutako hiru ikastaro eskainiko dituzte Anoetan:

  • Antzerki ikastaroa: Ixabel Agirresarobek emango du LH 1-5 mailetako ikasleentzat. Urritik maiatzera izango dira saioak, ostiralero 17:30etik 18:30era.
  • Zirku tailerra: Xomorro taldearen eskutik LH 1-5 mailetako ikasleentzat. Azaroan hasita bi hilean behin, bigarren asteko larunbatetan izango dira ikastaroak 10:30etik 12:30era.
  • Pintura ikastaroa: Zer egin taldeak LH 1-5 maila bitarteko ikasleentzat izango da eta urritik maiatzera, hilero laugarren asteko astelehenetan eskainiko dira saioak, 17:15etik 18:45era.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!