Anoetako Udalak eta Anoetako herri ikastolak Hizki-Marrazki lehiaketa antolatu dute elkarlanean. Zortzi mailatako ikasleek hartu dute parte lehiaketan eta maila bakoitzeko bi sari eman dituzte.
Epaimahaikideek egindako lana eskertu dute udaletik. «Buru-belarri aritu dira beren zereginean, batera erraza ez den zereginean. Aurten ere betaurreko moreak jantzita egin dute lan, idazlanak genero ikuspegitik ere aztertzeko». Asier Artolak, Beatriz Egizabalek, Gorka Salaberriak eta Oskar Tenak osatu dute epaimahaia.
Hauek dira saridunak:
- LH 3
- 1. Saria: Pinotxoren egiak - Enai Langarica eta Aimar Otaegi.
- 2. Saria: Xabi eta Maddi lapurren atzetik - Elene Iztueta eta Eki Caminos.
- LH 4
- 1. Saria: Jone eta kanpineko misterioa - Xune Errazkin eta Maren Ibarguren.
- 2. Saria: Basagainen aurkikuntza - Nahia Lopez.
- LH 5
- 1. Saria: Momentu zailak - Enara Rosas eta Aroa Daguerressar.
- 2. Saria: Bizitza momentu zailena - Enara Orbegozo eta Olaia Etxezarreta.
- LH 6
- 1. Saria: Zu eta ni - Ane Aldaz.
- 2. Saria: Zikinetik garbira - Udane Alonso.
- DBH1
- 1. Saria: Elene eta bere lagun arraroa - Nora Tome Olano.
- 2: Saria: Edozer dela eta, euskaraz - Iraide Langarika eta Nahia Goiaran.
- DBH2
- 1. Saria: Aitonaren falta - Iune Caballero eta Romaysaa Kholti.
- 2. Saria: Lurra, irentsi nazazu - Maddi Amundarain eta Malen Yurrita.
- DBH3
- 1. Saria: Amets gozoak izan - Alaia Jimenez.
- 2. Saria: Izarrei begira - Alize Iraola.
- DBH4
- 1. Saria: Maite(mina)ren gela - Aiora Alberdi
- 2. Saria: Congo - Izei Guereta.
Saria jaso duten idazlanak liburuxka batean bilduko dituzte eta ikastolako haurren familia guztiei banatuko diete. Udaletxean ere eskuragarri izango da liburuxka.
Gaur goizean Iñaki Martiarena Mattinek eta Ixabel Agirresarobek Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako ikasleei ipuin kontaketa ilustratua eskaini diete auditorioan.
Ondoren, 11:30etik aurrera egin dute sari banaketa ekitaldia ikastolako borobilean eta LH2tik DBH4ra bitarteko ikasleek hartu dute parte. Ikasleek saioa aurkeztu dute, udal ordezkariek hitz batzuk egin dituzte eta ondoren, Mattinek eta Ixabel Agirresarobek ipuin kontaketa ilustratua egin dute. Kasu honetan, epaimahaiak aukeratutako Vega Zabalaren eta Amane Maizaren Harri majikoa kontatu dute.
Udalak aipatu duenez «txalogarria» da ikastolako ikasle eta irakasleek egiten duten lana, bai idazlanak egin eta aurkezteko eta baita sari banaketa ekitaldia antolatzeko ere.