Anoetako jaiak 2024

Haur eta mozorro eguna ospatzen ari dira Anoetako Jaietan

Ataria 2024ko maiatzaren 30a

Apar festa ere egiteko asmoa zuten gaurko egunean, baina eguraldiagatik bertan behera geratu da ekimena. Puzgarriak pilotalekuan jarri dituzte eta haur ugari elkartu da bertan. Arratsaldean, 17:00etan, haur ikuskizuna izango da plazan, Eidabe Konpainiaren eskutik.

19:00etan buruhandi eta erraldoien kalejira egingo dute herriko txistulari taldearekin. 21.00etan, saiheski jatea izango da plazan, Anoetako eragileek antolaturik. Egunari amaiera emateko Zopilotes Txirriaos musika taldeak kontzertua eskainiko du plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!