Lasarbe errekaren inguruak garbitu dituzte auzolanean

Ataria 2024ko maiatzaren 20a

Udalak eta ikastolak elkarrekin Auzolan eguna antolatu zuten joan den larunbatean Anoetan.

Larunbatean Auzolan eguna egin zuten Anoetako Udalak eta Herri Ikastolak elkarlanean. Kiroldegitik hasita Lasarbe errekaren inguruak garbitu zituzten ikastolako haurrek, baso eskolarako erabiltzen duten guneraino. Gune horretan segurtasun hesiak eta haurren bilgunea egiteko eremua prestatu dituzten.

Udal ordezkariek nabarmendu dutenez, «eguraldi ederrarekin, giro onean, auzolanean goiz ederra eta emankorra igarotzeko aukera izan zen».

Bezperan, San Isidro baserritarren egunaren harira,  Auzolangiltza dokumentalaren emanaldia eskaini zuten Mikelasagasti auditorioan, lehenik, Anoetako Herri Ikastolako ikasleentzat, eta ondoren, udaletxeko pleno aretoan herritar guztientzat. 

Argazkiak: Anoetako Udala

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!