Anoetako jaiak 2024

2024ko Anoetako jaiak: egitaraua

Ataria 2024ko mai. 17a, 16:00

Maiatzaren 29an, asteazkena, lehertuko da jaien hasiera iragarriko duen suziria, eta aste horretan izango dira ekitaldi gehienak. Aurreko asteburuetan eta San Joan egunaren bueltan ere izango da festarako aukera Anoetan.

EGITARAUA
  • Maiatzak 19, igandea
    • 15:30. Txirrindulari lasterketa, Mikel Oiarzabal eta Andoni Urkolaren omenez, Oriako Txirrindularitza Eskolak antolatuta.
  • Maiatzak 24, ostirala
    • 17:30. Buruhandi arinak egiteko tailerra plazan HH1 eta LH2 bitarteko haurrentzat.
    • 22:30. Anoetako Anitz Dantza Taldearen emanaldia kiroldegian, Loatzo Musika Eskolak ere parte hartuko du.
  • Maiatzak 25, larunbata. Kuadrillen eguna
    • 09:30. Herri krosa haurrentzat plazan. Anoetako Herri Ikastolak eta Anoekate kirol taldeak antolatuta.
    • 11:00. Helduen krosa. Ivan Torres VIII. memoriala Anoekate kirol taldeak antolatuta.
    • 12:30. Kuadrillen Eguneko txupinazoa.
    • Ondoren. KDP (Kitadelpare) txarangak animatuta poteoa.
    • 14:30. Kuadrillen bazkaria frontoian.
    • 16:30. Kuadrillen arteko jolasak.
    • Ondoren. KDP (Kitaldelpare) txarangak animatuta poteoa.
    • 20:30. Furgoneta bat jarriko da plazan bertatik afaria hartu ahal izateko eta frontoian jateko aukerarekin.
    • 23:00. Zilibito Records musika taldea plazan
    • Ondoren. erromeria Muxutruk taldearekin.
  • Maiatzak 26, igandea
    • 18:00. Bertso saioa elizan: Txomin Azpiroz de Pedro, Jexux Mari Irazu Muñoa, Beñat Iguaran Amondarain, Oihana Iguaran Barandiaran, Aitor Mendiluze Gonzalez eta Unai Mendizabal Jauregi. Gai jartzailea: Maddi Sarasola Eizmendi. Laguntzailea: Orbinox.
    • Ondoren. Erromeria, Izer eta Alabierrekin eta taloak Anoetako Talogileen eskutik.
  • Maiatzak 29, asteazkena
    • 19:00. Herriko txalapartariek Kukuaren etorrera iragarriko dute plazan.
    • Ondoren. Txupinazoa. Kukuaren jaitsiera kanpai hotsekin eta haur danborrada Loatzo Musika Eskolako musikariekin. Pregoilariak: Anoetako Gazte Asanblada XXV. urteurrenagatik.
    • 20:00. Sardina jatea plazan. Kuku elkarteak antolatuta eta Loatzoko trikitilariek alaituta.
    • 21:00. Bide batez erromeria taldea plazan.
  • Maiatzak 30, osteguna. Korputs eguna. Ume eta mozorro eguna
    • (Egun honetan barraken prezioa merkeagoa izango da)
    • 10:30 - 13:30. Haur parkea plazan eta apar festa (euria giten badu apar festa ez da egingo)
    • 17:00. Haur ikuskizuna plazan: Gora bihotzak Eidabe konpainiaren eskutik.
    • 19:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulari taldearekin.
    • 21:00. Saiheski jatea plazan Anoetako eragileek antolatuta.
    • 23:00. Zopilotes Txirriaos musika taldea plazan.
  • Maiatzak 31, ostirala
    • 11:00. Zatoz patata tortilla egitera plazara! Amaitzean, partaideak patata tortillak dastatuko dituzte.
    • 17:00. Altxorraren bila jolasa, Oin-herri guraso hezitzaileek antolatuta.
    • 19:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulari taldearekin.
    • 23:30. Ginger musika taldearen kontzertua plazan.
    • Ondoren. Belako musika taldea.
  • Ekainak 1, larunbata. Gazte Eguna
    • 10:00. XXV. Esku pilota herri txapelketa haurrak, finalak, Kuku pilota elkartearen eskutik.
    • 13:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulari taldearekin.
    • 16:00. Herriko mus txapelketa Alkartasuna tabernan, Ateaga elkarteak antolatuta.
    • 18:00. Gazteen kalejira.
    • 19:00. Sagardo dastatzea, Kuku elkarteak antolatuta.
    • 21:00. Herri afaria frontoian.
    • 23:00. Gazteen dantza plazan.
    • Ondoren. Zezen suzkoa.
    • Gero. Iratzar musika taldea plazan.
  • Ekainak 2, igandea
    • 11:00. Ume jolasak plazan, Kulki taldearekin.
    • 12:00. Kukuak Kantuz Anoetako abesbatzaren kantujira, Andoaingo abesbatzarekin.
    • 12:00. XXXI. Pala txapelketako finalak frontoian, Kuku Pilota Elkarteak antolaturik.
    • 13:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira, herriko txistulari taldearekin.
    • 17:30. Anitz Dantza Taldearen emanaldia (DBH1 bitarteko dantzariak) plazan
    • Ondoren. Arineketan musika eta dantza ikuskizuna plazan.
    • Gero. Gauargi erromeria taldea plazan.
    • 21:00. Kukuaren igoera kanpandorrera.
    • Ondoren. Gauargi erromeria taldea plazan 22:30ak arte.
  • Ekainak 23, igandea
    • 18:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulari taldearekin.
    • 20:30. Herri afaria plazan. Izen-ematea: Ekainaren 12ra arte udaletxean edo liburutegian. Kuadrilla bakoitzak bere platerak, mahai tresnak, edalontziak eta eskuzapiak eraman behar ditu. Zero Zabor filosofiari jarraituz, saiatu mesedez paperezko edo plastikozko materialak saihesten.
    • 22:15. Kukuak Kantuz abesbatzaren kantuak. Ondoren, txalapartariak eta suaren festa txistulari, dantzari eta aho-soinuarekin.
  • Ekainak 24, astelehena. San Joan eguna, Jubilatuen eguna
    • 12:00. Meza jubilatuei eskainia.
    • Ondoren. Anitz Dantza Taldeko dantzariek agurra dantzatuko dute herriko jubilatuen omenez.
    • 14:00. Herriko jubilatu eta pentsiodunen bazkaria eta dantzaldia Alkartasuna tabernan.

Anoetako Udalak aurten atera duen festetako egitaraua Tolosaldeko Komunikazio Taldeak egina izan da aurten ere. Ikusi hemen jai egitarauaren PDF-a.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!