Herri mugimenduaren aldeko afarirako txartelak ostegun eta ostiralean salgai

Ataria 2024ko maiatzaren 14a

Afarirako txartelak erosteko aukera egongo da maiatzaren 16an eta 17an, 18:00etatik 20:00etara herriko plazan.

Maiatzaren 30ean herri mugimenduaren aldeko afaria egingo dute Anoetako festen barruan. Hemeretzigarren aldia da herriko eragileek afaria antolatzen dutela.

Begetarianoentzat aukera izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Afarirako txartelak 17 euro balioko ditu eta langabetu eta ikasleek 10 euro ordaindu beharko dituzte.

Afarirako txartelak erosteko aukera egongo da maiatzaren 16an eta 17an, 18:00etatik 20:00etara herriko plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!